Lauroko Jaia: programa, jarduerak eta lehiaketak
Datorren ekainaren 4an, larunbata, Lauro Ikastolako jaia izango da. IKUS Egitaraua15-16
Egitarauan dauden beste jarduera eta Futbol-7 eta Saskibaloiko Minien partidez gain, honako jarduerak izango dira gurasoak ere parte hartzeko:
- 12:00-14:00: Futbol 7 txapelketa gurasoentzako. Aurretik izena eman beharko duzue, izen emate orri hau betez. Bidali info@behekosoloaxxi.com helbidera maiatzak 30 baino lehen baino lehen.
- 11:30-13:00: Saski 3×3 txapelketa gurasoentzako eta familia jaurtiketa jokuen txapelketa. Aurretik izena eman beharko duzue izen emate orri hau betez.
- Krossa.
- Xakea: partida jokalari aditu baten kontra, berak “itsuan” jokatuko duelarik.
MARMITAKO TXAPELKETA:
Bazkari-lehiaketan denon parte hartzea errazteko eta norberak bere mahai eta aulkiak jaiko espazioan garraiatzen ibiltzeak dakarren arriskua eta kaltea ekidin nahian, Kontseilu Errektoreak, Zuzendaritza Taldeak eta Jaiko Batzordeak, aurreko urteetako bazkari-lehiaketako partaideekin batera, ontzat eman du nagusi bakoitzeko 5 €ko izen-emate kuota bat kobratzea. Diru-kopuru honek ondokoetarako eskubidea ematen du: aulkia, mahaia, ur-instalazio eta hornidura, eta hondakin ezberdinetarako ontziak.
Beraz, bazkari-lehiaketan izena emateko prozedura ondokoa izango da: mezu bat bidali behar duzue candasm@lauro.org helbidera, ondokoak adieraziz:
- Taldearen ordezkaria izango den pertsonaren izen eta bi deiturak. Pertsona honi beste mezu batekin erantzungo zaio, lehiaketan parte hartzeko zenbakia esleituz.
- Talde horrekin bilduko diren familien zerrenda, familia bakoitzeko partaide guztien izen-deiturak adieraziz. Nagusi bakoitzeko 5 €ko kuota familia bakoitzari fakturatuko zaio, Ikastolan dagoen kontu zenbakian.
- Izena emateko azken eguna: maiatzak 29, igandea.
Lehiaketaren arauak:
- Lekua: Lehen Hezkuntzako jolastoki estalia, hezien bidez itxitako espazioan.
- Materiala: parte hartzaileek camping-gas eta tresnak ekarriko dituzte (debekatuta dago sua egitea). Goizean, 9:45ak arte hurbildu ahal izango dira kotxeak espreski jarritako “pibote” gorrietaraino. Marmitakoa sukaldatzea 10:30etik 13:30era izango da, ordu horretan aurkeztuko baita marmitakoa.
- Denboraz kanpo aurkezten diren marmitakoak: 10 minutuko atzerapenaz onartuko dira, baina puntu bateko isuna izango dute.
- Osagaiak: libre.
- Epaimahaiaren irizpideak: zaporea, aurkezpena eta patata eta arrainaren puntua.
- Epaiak: Ander, Ikastolako Sukaldaria; eta ikastolako guraso diren bi bolondres.
Batzordearen eskaera: kontsumitu edariak txozna eta kafetegian, mesedez, seme-alaben ikasbidaiari laguntzeko.
Aurtengo berrikuntzen artean, Ikastolako historia eta ibilbidea laburbiltzeko Erakusketa dago. Zabalik egongo da 10:00etatik 14:00era, Batxilergoko eraikineko sotoan (jantoki ondoan). Sarreran, DBH 3E-ko ikasleek egindako hormairudia ere ikusi ahal izango duzue.