“LauroLan” praktikak ekainean, Batxiler 1eko ikasleek
Laur@Lan programa, Lauro Ikastolak aurreko urtean abian jarri zuen Orientazio Akademiko eta Profesional Planeko proiektuetako bat da, zeinaren helburu nagusia den ikasleak lan mundura hurbiltzea. Gaur egun, gero eta garrantzi handiagoa du ikasleekin landutako ikasgai desberdinak praktikotasun puntu batetik lantzea eta ikasitakoa beraien etorkizunerako baliogarria izango dela erakustea.
Bide honetatik, datorren urtean beraien etorkizuna baldintzatuko duen erabaki baten aurrean egongo direnez, Ikastola osteko ikasketak, hain zuzen, programa honek lanpostu horiek lehen eskutik ezagutzeko aukera ematen die Batxiler 1eko ikasleei.
Ikasleek borondatez eman dute izena programa honetan eta Ikastolako gurasoen artean boluntarioak eskatu ditugu euren enpresak eta lanbidak zuzenean ezagutzeko.
Hona hemen ekainean izan diren batzuk: