Lauronix: aurten FLL lehiaketan parte hartuko duen taldea abian dago

 

Lauronix logoaFirst Lego League txapelketa heltzear dago eta urtarrilaren 28an klasifikazioa lortzeko lehiaketa burutuko da. Aurtengo erronka da “Animal Allies” eta taldeek konponbide berritzaileak ikertu eta proposatu beharko dituzte animaliekiko gure interakzioak hobetzeko.

“Lauronix” taldearen kideak dira: Cristina Alonso Astigarraga, Goiuri Lozano Mugerza, Asier Esandi Etxebarria, Iñigo Lizarrraga Ayo, David Marin Escajedo eta Luka Zorriqueta Zanotti.

Euren bideoak prest daude proiektuak ezagutu ditzazuen: IKUS EZAZUE EUREN BIDEO KANALA.

Proiektu zientifikoaren nondik-norako: Errepideetan Animalientzako Segurtasun Sistema

“Gaur egun errepideak nonahi daude: hirietan eta zelaietan, basoetan eta zubietan. Errepideetatik ordu guztietan autoak igarotzen dira eta horrek animaliak arrisku handian jartzen
ditu, izan ere, 10.000 animalia hiltzen dira gure errepideetan urtero. Guzti hori saihesten saiatzeko EASS-a (Errepideetan Animalientzako Segurtasun Sistema) sortu dugu.

oreinaEASS-a kotxeak animaliaren bat errepidetik hurbil dagoen jakiteko balio du, horretarako, kamara termikoak animalia asko dabiltzan errepideetan jartzea pentsatu dugu. Kamara termiko
horrek beroa detektatzean, animalia bat, errepide-seinale batean abisu-argiak piztuko ditu. Sistema hau prototipatu egin da arduino sistema baten bitartez, bertan sentsore-termikoek eta
led-ek gure sistema simulatzen dute. Gainera, sistemaren bideragarritasuna aztertu da, aurrekontu bat eta animali-istripu handiena duen errepidearen lokalizazio eta azterketa eginez.

Hobelerro moduan, detekzio gunearen koordenatuak zentral batetara bideratu eta honek kotxeetako GPS desberdinetara errepideetako bapateko animali-fluxu abisua emango luke.”

FLL Txapelketaren inguruan gehiago jakiteko, KLIKATU HEMEN

 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.