Lauro Ikastolako ikasle eta irakasleak EITB MARATOIAREKIN bat eginez, haurren minbiziaren inguruko ekimenean
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek bideoa grabatu zuten, aurtengo EiTB Maratoiaren ekimenean parte hartuz. Gogotsu eta emozioz parte hartu zuten ikasle eta irakasleek haurren minbiziaren inguruan ikertzeko dirua lortzeko sortu den kanpainian, gaixotasun hau ere ikusgai eginez eta haurrekin solidaritatean.
Haur Hezkuntzan bertsio propioa egin dute, irakasleen ahotsez eta ikasle guztien laguntzaz, hori kolorea azpimarratuz, haurren minbiziaren zeinale.
DBHko ikasle guztiak ere, SFX ospatzen zeudela, goizeko lehen orduan batu dira denon artean “Lau teilatu” abesteko, jai-giroan euren solidaritatea agertuz.
Ikusi bideoak, disfrutatu eta gogoan izan ditzagun egunero borrokan diharduten haur horiek guztiak!!