Lehen Hezkuntzako baratzea martxan jartzeko lanak “titanikoak” izan dira
Ia urtebete da aurrez-aurreko eskolak bertan behera geratu zirela 2020ko martxoan, LH6-ko ikasleen uzta guztia (urazak, azaloreak, brokoliak, babak, ilarrak…) alperrik galdu zelarik. Irailean itzuli ginenean, sei hilabetez jarduerarik izan ez zuen baratza oihana balitz topatu genuen eta Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek lan eskerga egin dute lurzorua berreskuratu ahal izateko.
Bedar txarrak kendu; lurra astindu, ongarritu eta ureztatu; eta azkenik, barazkiak landatu. Ondoko argazkietan, prozesua ikusiko duzue. Zorionak egindako lanagatik!