Lehen Hezkuntzako eko-arduradunak Loiuko Udal foroan izan dira

Ekainaren 11n Lehen Hezkuntzako 6. mailako ekoarduradunek Loiuko Udal Foroan parte hartu zuten. Bertan, Loiuko alkatearen hitzak entzun eta gero, ikasturte honetan ikastolan jasangarritasunaren alde egindako ekintza desberdinak azaldu dituzte. Horrela, “Gela berdea” Saria, tximeleta eta intsektuen oasia, inguruko txorien azterketaren proiektua edo hondakinak ondo sailkatzeko egurrezko egitura handien proiektua bezalako ekintzak azaldu dituzte.

Azkenik, Loiu udalerrian garapen iraunkorrerako helburuak sustatzearen garrantzia aldarrikatu dute.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.