Lehen LauroL@n programa amaitu da: lanpostuak lehen eskutik ezagutzeko aukera Batxilerren
Iazko ikasturtean martxan jarri genuen Laurol@nprogramak bere azken pausoak eman ditu irailean, ikastalde honi dagokionez. Azken bi praktikak burutu dira hile honetan, arlo biosanitarioan eta gizarte
arloan, hain zuzen.
Batxiler lehen mailako ikasleak euren etorkizuna baldintzatuko duen erabaki baten aurrean daudenez etapa honetara heltzean, programa honek lanpostuak lehen eskutik ezagutzeko aukera ematen die ikasleei. Ikastolak gurasoen artean bilatzen ditu enpresa bolondresak ikasleek, euren borondatez, praktika jardunaldi batzuk bete ditzaten.
Programak oso harrera ona izan du familien artean, bai eta parte hartu duten berrogei ikasleen artean ere, eta balorazio orokorra oso positiboa da. Ikastolak benetan eskertzen du familiek emandako laguntza eta proiektu berri honetan agertu duten inplikazio maila, proiektuak arrakastaz aurrera ateratzeko ezinbestekoak izan baitira. Parte hartu izan duten enpresak ondokoak izan dira:
- ABOGADO DE LA FUENTE
- AGINTZARI (COOPERATIVA DE INICIATIVA SOCIAL)
- ARIADNA INSTRUMENTS, S.L.
- ART VITORIA
- EITB
- FLYING TIGER
- FUNDACION TECNALIA
- INGEMAT S.L.
- MAKUA ABOGADOS Y ASESORES
- MIRIVET 2019
- OSAKIDETZA-ko sail desberdinak: Arabako Unibertsitate Ospitalea, San Adrian Osasun Zentroa (familia medikua), Galdakaoko Ospitalea (neumologia)
- SAN JOSE ETXE ALAI FUNDAZIOA
- SENER INGENIERIA Y SISTEMAS, S.A.