Leire Escajedo San Epifanio izan dugu Ikastolan bioetikaz hitz egiten

Batxiler 2. mailako Biologia ikasgaian, martxoaren 18an Leire Escajedo San Epifanio izan genuen, Zuzenbidean lizentziatua (1996) eta Zuzenbidean doktorea (2004); DEA Antropologia Fisikoan eta Osasunekoan (2010) eta Biologia Zientzietan doktorea (2015).

Leire Escajedo, Lauro Ikastolako ama, EHU-UPVko bioetika irakaslea da eta hainbat liburu ditu argitaratuta. Gure ikasleei bioetikaren inguruko gaiak azaldu zizkien “Edizio genetikoaren alde etikoa” hitzaldiarekin, Europan lege honen ingurukoak zein egoeran dauden azalduz. Bere lan-taldearen une honetako proiektua zein den azaldu zien, bai eta ariketa praktiko batzuk egin ere.

Plazera eta pribilegioa izan da hain jarduera interesgarria gugana hurbiltzea.

Eskerrik asko Leire, eta Gabriel.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.