LH 4ko ikasleek Lauroko zuhaitzen izendapen-plakak berriztatzen lagundu dute

Apirilaren 17an, Lauroko zuhaitzen plakak berriztatzeko jarduera burutu da, Lehen Hezkuntzako 4. mailako eko-ordezkarien laguntzarekin. Plaka ordezkatu behar ziren zuhaitzen zerrenda egin eta mantenuko langile eta Agenda 2030 arduradunekin batera, ikasleek lana burutu dute. Hurrengo egunetan, eko-ordezkariek egindako lan honen berri eman diete ikaskideei.

Ekintza honen helburua da ikasleekin biodibertsitatearen garrantzia lantzea, baita hurbileko espezieak ezagutu eta hauek balioestea ere.

Praktika hau Garapen iraunkorrerako helburuen barnean txertatzen da: 11. ean, Hiri eta komunitate jasangarriak; eta 15. ean, Lehorreko ekosistemetako bizitza, hain zuzen.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.