LH 6Bko taldeak proiektua aurkeztu du “Gazte irekian”
Lehendakaritzak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak gonbidapena egin diete Euskadiko ikastetxe guztiei Gazte Irekiaren bigarren edizioan parte hartzeko. Ekimena lehen hezkuntzako hirugarren zikloko neska-mutilei zuzenduta dago, eta bi helburu nagusi ditu:
- Herritar helduok gazteen sormena ikas eta balia ditzagun.
- Ikasleen arteko eztabaidarako ahalmena eta ekimena sustatzea, haiek bizikidetza demokratikoan heztea eta herritar gisa gizartean parte hartzen hasteko bultzatzea.
Lehen Hezkuntzako 6B taldeakbere proposamena aurkeztu du eta zuok botua eman dezakezue: EMAN BOTOA .
Saria izango da talde irabazleak lehendakariari aurrez-aurre bere proposamena aurkeztea eta aldeztea.