Liburuaren Eguna 2018, apirilak 23
Apirilaren 23an, Liburuaren Eguna zela eta, jarduera ezberdinak burutu ziren Ikastolan.
DBHko Liburutegian, aurten Printze Txikia liburuaren 75. urteurrena zela gai hartuta, kartel berezia diseinatu eta liburuko esaldi esanguratsuenak liburutegiko espazioetan jarri dira. Bestalde, irakasleek irakurketa proposamenak egin dituzte hormairudi bat sortuz, ikasleak irakurtzera animatuz. Mila esker parte hartu duzuen guztioi! Ikus Liburutegiko webgunea.
Lehen Hezkuntzako 2. zikloan, esaterako, hormairudia sortu zuten ikasle guztien artean “Zein da zure libururik gustokoena?” jardueran parte hartuz. Gelan ipuin bereziak irakurri dira; ikasle guztiak topagunean bilduta, irakasleek zatika irakurri dituzte testuak, Gloria Fuertesen olerkiak ormetan jarri dira, ikasle guztiek orri-markaitzaileak egin dituzte, etab. Lehen zikloan, Arkaitz Canoren “Itsasoa etxe barruan” irakurri eta interneten ikusi eta entzun zuten; bere biografia irakurri eta liburuak kalera atera zituzten; ikasle guztiek, liburu-markatzaileak margotu zituzten.
DBH 1eko ikasleek ipuin-kontalari saioa izan zuten eta amaieran argazki lehiaketaren sariak banatu ziren, ikasleek irakurtzen zeudela ateratakoak, alegia.
Ingeleseko jakintzagaian ere, DBH 1D eta E geletan, “The Best Books Ever” hormairudia sortu dute.