Liburuz inguratuta, 5 urtekoak
Liburuaren eguna ospatu den aste honetan, liburuen inguruko jarduerak indartu dira egunotan etapa guztietan, eta 5 urteko mailan bai berezia izan dela.
Proiektuen bidezko ikasketaren erakusgarri, 5 urteko mailan “Liburutegia” proiektua burutu dute. Haur Hezkuntzako gela guztietan gelako liburutegi txikiak badaude ere, 5 urteko mailan irakurtzen hasiak dira eta Liburutegi handi bat osotu nahi izan dute: espazioa definitu eta girotu, familien laguntzaz etxetik liburuak ekarri eta bibliografia osotu, etab.
Ez da lan malaka izan eta hasieran pixka bat galduta ibili izan zirenez, benetako Liburutegi bat nola antolatu lehen eskutik ikusteko, DBH-ko liburutegira abiatu ziren ideien bila. Liburuak oso gustora kontsultu zituzten eta Liburutegi bat txukun eta ondo antolatuta mantentzeak suposatzen duen lan guztiaz jabetu ziren. Mila esker gonbidapenagatik!
Azkenik, Haur Hezkuntzan osotutako Liburutegia liburuaren egunean bertan izan zuen irekiera, apirilaren 23an. Espazio ederra da, irakurtzeko giro aparta duena eta 5 urteko ikasleek benetan disfrutatzen dutela!