M8, egunero da!
Martxoaren 8ko Nazioarteko Emakumeen Egunean, eta asteko beste egunen batean ere, hainbat jarduera buruko dira etapa guztietan. Aurten ere, Ikastolako estamentu guztiei eskatu nahi diegu, ikasle, guraso, langile, kolaboratzaileak,… morez edota antzeko kolorez janzteko hezkidetzaren aldeko gure konpromezua adierazteko.
Egia da gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua badagoela eta lan handia dugula oraindik egiteko, eta Ikastolan hezkidetzaren aldeko apostua egin nahi dugu.
Hona hemen, Ikastolan burutuko diren jardueren laburpena:
Haur Hezkuntza:
- Eskulanak eta txapak.
- Lanbideen hormairudiak.
- Berdintasuna lantzeko ipuin eta bideoak.
Lehen Hezkuntza:
- Egun hau ospatzearen arrazoia azaldu eta aztertu, abestiak ikasi, bideoak ikusi eta komentatu, mezuekin hormirudiak osatu. Ziklo bakoitzeko zehaztasunak WEB-SITEAN jarrita daude.
- Aurtengo jarduera berriak: genero berdintasunaren aldeko”Hausnarketa Ginkana” (2-3.zikloetan), M-8 irudia osatu LHko patioan 3.4.LHko ikasle guztiekin, bideo bat osatu LH 3-4ko ikasleekin “Konplize ditut eta” abestia kantatzen eta M8 irudia osotzen.
- Jantokirako pasabidean, erakusketa: berdintasun egunarekin zerikusia duten argazki, lamina eta mezuak jarri.
DBH:
- 1. maila: oinarrizko hiztegiari buruzko tailerra, Arte tailerra, hilerokoari buruzko saioak, pelikula.
- 2. maila: estereotipoei buruzko tailerra, Arte tailerra, pelikula.
- 3. maila: publizitate sexista aztertu, mikromatxismoak, pelikula.
- 4. maila: “Maitasun erromantikoaren mitoak eta maskulinitate berriak” formakuntza tailerra, LGTB formakuntza, pelikula.
Batxiler:
- Haurralde Fundazioaren hitzaldia; Itsaso Larramendi arkitektoaren hitzaldia; Patricia Zamorano, genero-indarkeriaren kontrako lege integralari buruzko hitzaldia.
Liburutegia: IKUSI.