Margo-erakusketa Behekosoloko kafetegian
Ikastolak gure ingurene sozialeko arazoak ezagutu eta aldaketan parte hartzeko duen konpromezuarekin lotuta, “Amiarte” tailerraren erakusketa antolatu du otsailaren 1etik apirilaren 4ra arte, Bekosoloko kafetegian.
Amiarte tailerrak egoera zailean aurkitzen den jendearekin lan egiten du, gehienbat etorkinak. Pertsona hauek euren sormen-lanak erakusgai jarriko dituzte eta salgai. Lan horietatik ateratzen den dirua margolarientzat beraientzat izango da.
Margolanen salneurria 40 eurokoa izango da. Erosi nahi duenak galde diezaiola, Behekosoloan bertan, Anari. Bertan eskuratuko zaio kuadroa.
Ondoan duzue erakusketaren katalogoa: SAKATU HEMEN.