Martxan da Lehen Hezkuntzako aerotermia instalazioa
Lehen Hezkuntzako eraikinean burututako aerotermia instalazioa martxan da dagoeneko. Hamar energia-sorgailu instalatu dira, gasoileko galdara ordezkatuz, energia jasangarrien aldeko apostua eginez eta Ikastolaren energia mota horiek barneratzeko programa orokorrari jarraituz. Sistema honen funtzionamendua sortutako aplikazioan ikusi daiteke (ikus argazkiak).
Instalazioa eraikineko arkitekturarekin integratu nahi izan da zurezko xaflekin estaliz.
Lan hauek burutzeko eraikinetan energia birgaitzeko jarduketak egiteko Europar Batasunaren babesa duen PREE programaren laguntza eskatu da.