Urte guztian zehar hartzen ditugu seme-alabak Lauron eskolatzeko interesa dituzten familien datuak, edozein mailakoak izanda ere. Dagoeneko Lauron seme-alabak dituzuen familiek beste prozedura berezi bati jarraitu behar diozue.
Matrikula berriei dagokienez, jar zaitezte gurekin kontaktuan ondokoen bidez:
- Telefonoz: 94 453 80 07, 212 luzapena.
- E-postaz: rodriguezr@lauro.eus
Korreoz idatziz gero, adierazi ondoko datuak: umearen jaiotze-data, bizilekua, kontakturako telefonoak. Ematen dizkiguzuen datuekin, kontaktuan jarriko gara.
3 urteko matrikulari begira, umeak urte bete egiten duen urtean gurekin kontaktatzea gomendatzen dizuegu, bisita eta informazio prozeduretan zuen interesa kontuan izan ahal izateko.