Lauro Ikastolako jantoki zerbitzuak ikastetxe bati dagozkion menuak eskaintzen ditu, Ikastolako Sukaldean bertan prestatzen direnak, hain zuzen. Ikastolako Sukaldariak menuak definitzen ditu, Eusko Jaurlaritzaren jarraibideei jarraituz, nutrizionista den Erizanaren kolaborazioarekin, honek egiten baitu beharrizan bereziak dituzten ikasleen jarraipena.
Menu bereziak prestatzen ditugu osasun-arazoak dituzten ikasleentzako, eta agiri medikoaren bidez eskatu behar dira. Honi dagokion menua “Zeliako-Alergikoa” da. Hemen argitaratutakoa menu orokor bat da, beharrizan bereziak dituen ikasleari era pertsonalizatuz egokitzen zaiona bere alergia edota intolerantziaren arabera.
Menu barazkijalea ere eskaintzen dugu dieta hau osotasunean betetzen duten ikasleentzat, euren sinesmen erlijioso edota aukera etikoei erantzuteko. Honetarako gurasoek eta ikasleak sinatutako agiri bat bidali behar dute, eskaria eginez eta arrazoia adieraziz, osasun-arazoak dituzten ikasleen eskubideak ere bermatu nahi ditugulako.