Mikel Zeberioren hitzaldia: Elikadura eta ongizatea
Eskola Agenda 21 proiektuaren barnean egiten diren ekintzen artean, urtarrilaren 22an Mikel Zeberiok hitzaldia burutu zuen 2. Batxilergoko ikasleekin, “Elikadura eta gizakiaren ongizatea” gaiak jorratuz.
Mikel Zeberio unibertsitateko irakasle eta kazetaritza lanetan diharduen gastronomoa da. Aurreko urtean Estatuko Gastronomia Saria jaso zuen kazetaritzan egindako lanagatik. Lauro Ikastolaren lehen urteetan, bertan irakasle ere izan genuen.
Eskerrik asko Mikel!