Natura eta ingurumenaren zaintza: Basajaunen mezua hartu dute 4 urteko ikasleek

Gure lau urteko gelako ikasleek Basajaunen gutuna jaso dute: Basajaun oso arduratuta dago gure inguruko basoetan egunero aurkitzen duen zaborrarekin. Bai gure baso zein ingurumena ez zaintzeak izan ditzakeen ondorio larriez ohartarazi nahi ditu Basajaunek.

Gela guztietako ikasleak, irakasleak lagundurik, Haur Hezkuntzako eraikinaren ingurutik abiatu dira egoera zein den ikusi eta aztertzeko.

Natura eta ingurumenaren zaintza lantzeak onura pedagogiko ugari ditu, bai garapen fisiko, emozional eta kognitiboan, zein haien balore eta jarreretan ere. Errespetu eta ardurazko jarrera sustatzeaz gain, naturarekin kontaktuan egoteak adibidez, zentzumenak estimulatzen ditu. Bertan sortzen diren esperientzia sentsorial aberatsek haien garapen kognitibo eta emozionala indartzen dute.