Nerea Ibarzabalekin amaitu dira aurtengo Batxilerreko KUKULUMENDI hitzaldi saioak

Duela sei ikasturte hasitako “KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi saioak, Nerea Ibarzabal Salegiren saioarekin amaitu dira ikasturte honetan.

Otsailaren 28an izan genuen gurekin birritan Bizkaiko Bertsolari Txapelduna eta azken Txapelketa Nagusiko finalista izandakoa, Batxiler lehen mailako ikasleekin, bertsolaritzaz eta sormenaz, eta bertsotan, noski.

Eskerrik asko Nerea berriz ere hitzordu honi erantzuteagatik, eta aurten izan diren gainontzeko bost partehartzaileei ere: Guillermo Dorronsoro, Juan Ignacio Pérez Iglesias, Jon Uriarte eta Eneko Knörr eta Xabier Madariaga.

KUKULUMENDI hitzaldi saioen helburua da, “Gure jakintza, gure askatasuna” leloari jarraituz, gure ikasleak irizpide propioa izan eta erabaki askeak hartzeko trebatuta egotea. Horretarako, transmisiorako zubiak eraiki nahi ditugu gure ikasleei balio erantsia eskainiko dieten pertsona eredugarriekin topaketa eta solasaldiak burutuz. Ziklo honetara gonbidatu izan ditugun gure gizarteko entzute handiko pertsona esanguratsuak Batxilerreko ikasleengan utzi duten aztarna sakona dela ziur gaude: zientzia, ezagutza eta pentsamendu kritikoa; ekimena eta lidergotza; sormena; euskal kontzertu ekonomikoa; gerra-gatazkak, eta beste.

Gure eskerrik beroenak hizlariei!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.