Nesken aurregaztetxoak A Miribillan jolastera gonbidatuta
Martxoaren 28an, larunbata, Lauro Ikastolako nesken Aurregaztetxoak A saskibaloiko taldea Bilbao Basket eta Gipuzkoa Basket-en arteko partidako atsedenaldian jokatzera gonbidatu zuten.
Horrezaz gain, mutilen Kadete taldeko lau jokalari Bilbao Basket-eko jokalariei erreboteak hartzen egon ziren beroketako ariketetan.
Guztientzako esperentzia ikaragarria izan da eta, euren esanetan “oso laburra”.
Miribillako jarduera honetan, Sito Alonsok, Bilbao Basket-eko entrenatzaileak, gure ikasleak bisitatuko zituela esan zuen, eta hala egin ere: martxoaren 30ean Laurori hurbildu zen gure ikasleen entrenamentu saioa ikustera. Eskerrik asko.