Lauro Ikastolak elikadura eta bizi estilo osasungarriarekin konpromisoa du, gure ikasleen heziketan funtsezkoa delako eta horrela bizitzen ikasi dezaten nahi dugulako. Hori dela eta, NAOSren jarraibideak eta Eusko Jaurlaritzak eta nutrizionistek egindako gomendapenei jarraitzen diegu, ez bakarrik jantokiko menuak hobetzeko asmoz, baizik eta Ikastolak eskainitako elikadura eta ohitura-osasungarriekin lotutako hainbat zerbitzuak hobetu ahal izateko ere: ikasleen hamaiketakoak, ikastolak antolatutako urtebetetzeak, oporraldietako kanpusetan, etab.
Nutrizio-politika
Lauro Ikastolak elikadura eta bizi estilo osasungarriarekin konpromisoa du, gure ikasleen heziketan funtsezkoa delako eta horrela bizitzen ikasi dezaten nahi dugulako. Hori dela eta, NAOSren jarraibideak eta Eusko Jaurlaritzak eta nutrizionistek egindako gomendapenei jarraitzen diegu, ez bakarrik jantokiko menuak hobetzeko asmoz, baizik eta Ikastolak eskainitako elikadura eta ohitura-osasungarriekin lotutako hainbat zerbitzuak hobetu ahal izateko ere: ikasleen hamaiketakoak, ikastolak antolatutako urtebetetzeak, oporraldietako kanpusetan, etab.
Ikastolako arlo askotan elikadura osasuntsua barneratu dugu:
- Haur Hezkuntzako maila guztietan ikastolak ematen dituen hamaiketakoak frutaz osotua daude astean 3 egunetan, adin honetako ikasleek Ikastolan egunero pieza bat edo bi jaten dituztela bermatuz.
- Haur Hezkuntzan baratza lantzen dute, sasoi bakoitzeko barazkiak eta frutak ezagutzeko eta jaten animatzeko, Lehen Hezkuntzan jarduera hauekin jarraituz “Barelikos” proiektuaren bitartez (baratza-Elikadura-Osasuna), bertako produktu eta barazkiak eskola-sukaldean prestatuz.
- Lehen Hezkuntzan elikadura osasuntsuko tailerrak antolatzen dira Ikastolako sukaldari, osasun zerbitzuko arduradun eta enpresa espezializatuaren arduradunarekin.
- Lehen Hezkuntzan, era berean, hamaiketako osasuntsuak bultzatzen dituzte “Gela berdea” programaren bidez, frutaren kontsumoa sustatuz.
- Haur eta Lehen Hezkuntzan litxarreriak debekatuta daude.
- LH6 mailan jantokiko menuaren frutaren azalak eta hondakinak jasotzen dira, baratzean konposta egiteko.
- Elikagaiak batzeko kanpainetan parte hartzen dugu.
- Hiruhilabetero ikasleek ebaluazioa jasotzen dute Jantokiari dagokionez, behar diren konpetentziak barneratu dituzten edota era egokiz jan duten familiei komunikatuz.
Ikastolako jantoki-zerbitzuko menuetan azken urteetan gomendioak gehitu izan dira, menuan aldaketak eginez, esate baterako, proteina begetala egun gehiagotan eskainiz, animalia-proteina murriztuz, barazki egosi zein gordinen kontsumoa areagotuz, bai eta lehen platerretan zein guarnizioetan astero arrautza bermatuz, kalitate handiko proteinatzat hartzen baita, haragia eta produktu prozesatuak murriztuz, arrain urdinaren kontsumoa areagotuz hegalaburra menuan gehituz, eta postreetan esnekiak murriztu eta fruta areagotuz ere.
Dietan zuntza gehitzeko helburuari jarraituz, astean behin ogi integrala eskaintzen da eta, hilean behin arroz integrala, goarnizio gisa.
Jarraibide osasuntsu hauek hamaiketako eta urtebetetzeetako menuetan ere kontuan izan dira, hamaiketakoan frutaren eskaintza areagotuz gaileta eta beste produktuen ordez. Eskaintzen diren gailetak palma olio gabekoak direlarik.
Ikastolak sukalde propioa du, eta kualifikatutako lan-taldea, ikasleei zerbitzurik hoberena ematen konprometitua. Lan taldean 4 sukaldarik, laguntzaileek eta osasun zerbitzuko profesional batek osotzen dute.
Alergikoak edo intoleranteak diren ikasleentzako menu bereziak ditugu. Barazkijale menua ere eskaintzen da, elikadura estilo honekin konprometituentzat. Sukalde buruak ikasle bakoitzak dituen ezaugarriak aztertzen ditu osasun arduradunarekin eta, dagokionean, zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen zaio.
Hilabetero, kanpoko enpresa batek ikastolako jantokiko zerbitzua aztertzen du, ikastolak higiene eta osasun parametroak betetzen dituela neurtzeko, bai lehengaietan, lehen eta bigarren platerretan eta erabilitako mahai-tresnetan ere, hartutako laginak laborategiarenekin aztertzen direlarik.
Tokian-tokiko produktuak eskaintzen saiatzen gara, Km0 eta sasoi bakoitzeko kontsumoa bultzatuz.
Gure ikasleak jasangarritasun eta elkartasun konzientzia izaten hezten saiatzen gara, adibidez hamaiketakoa ekartzeko taper berrerabilgarrien erabilera bultzatuz (fruta, zerealak eta fruitu lehorren kontsumoa bultzatuz) eta jantoki-sozialekin lan egiten duten elkarteekin kolaboratuz.
Lauro Ikastolak Eusko Jaurlaritzaren Ekimen Osasungarriak programan parte hartzen du, non elikadura osasungarriarekin lotutako ekimenak definitzen dira, ikasturtean zehar lan egin eta ezartzeko.