ONDO PASA UDAKO OPORRAK!
Dagoeneko posta elektronikoz bidali ditugu 18/19 ikasturterako testu-liburu, IKT baliabide eta materialei buruzko zirkularrak (Chromebook eta iPad kontratuak barne): familia bakoitzari dagokion ikas-maila. Hala ere, informazio hau webgunean ere baduzue, bertatik behar duzuenean eskuratu ahal izateko: FAMILIAK – IKASTURTEKO ZEHAZTASUNAK – LIBURUAK ETA IKT BALIABIDEAK.
Chromebook eta Ipad kontratuak: zirkularretan azaltzen denez, aurten gailu hauek eskuratzen dituzuenok, irailean sinatuta ekarri beharko dituzue.
Posta elektronikoz ere, ikasle bakoitzari dagokion informazioa ere igorri dizuegu: gela, busa, eskolaz kanpokoak, etab. Informazio hau ALEXIAn duzue ikusgai.
Udan zehar, “Urteko programaketa” argitalpena etxera helduko zaizue, urtero bezala. Kontuan izan, dagoeneko webgunean txertatuta dagoela bertan eskura izan dezazuela: FAMILIAK – ARGITALPENAK – URTEKO PROGRAMAKETA. Hala ere, hemen dituzue ikusgai:
Lauroko idazkaritzak eta zerbitzuak: itxita daude uztailaren 18tik irailaren 2ra (biak barne).