Orienta programa tresna interesgarria eta erraza da erabiltzen, erabaki akademiko eta profesionalak hartzen lagundu ahal gaituena. Galdetegiak eta estatu mailako graduen informazioa topatuko duzu. Autonomi erkidego bakoitzean dauden Gradu eta Goietako Erdi Mailako Graduen informazioa ere topatuko duzue. Irteera profesionalen inguruko informaizio eta gradu bakoitzerako sarrera profilak ere eskaintzen ditu.
Orientabidea Batxiler
Orienta plataforma
Ikasle-ohien esperientziak eta gomendioak
Gradu ezberdinak burutzen ari diren ikasle-ohiek Batxilerreko Orientazio programan parte hartzen dute: Batxilerreko ikasleen Tutoretza orduak baliatuz, euren esperientziak eta ikasketak burutzerakoan topatu dituzten egoerak azaltzen dituzte eta Ikastolako ikasleek oso baikorki baloratzen dute informazio hau zuzena eta hurbilagoa iruditu zaiela aitortuz.
LauroL@an
Lauro Ikastolak abian jarri duen Orientabide Akademiko eta Profesional Planeko proiektuetako bat da, zeinaren helburu nagusia ikasleak lan mundura hurbiltzea den. Ikasleek borondatez ematen dute izena euren interesekoak diren praktiketan eta Ikastolak gurasoen artean bilatzen ditu enpresa kolaboratzaile bolondresak egun batzuetako praktikak bertan burutzeko.
Gurasoen hitzaldi-kolaborazioak
Ikastolako gurasoek 2. Batxilerreko ikasleen Orientazio Profesionaleko programan parte hartzen dute. Arlo ezberdinetako profesionalak diren aldetik, euren ibilbide akademiko eta profesionala azaltzen diete ikasleei, norberaren bizipenetatik alde baikor eta ezkorrak kontatuz, eta euren gomendioak emateko. Jarduera honen helburua ikasleak profesio ezberdinetara hurbiltzea da, bai eta ikasketek izan ditzaketen irteera ezberdinak ikusi ere.
Unibertsitate aurkezpenak
Inguruko Unibertsitateetako arduradunek euren ate-irekietako jardunaldiak Ikastolara hurbiltzen dizkigute eta euren eskaintzaren aurkezpenak egin. Saio hauek bai ikasleentzat zein gurasoentzat ere antolatzen dira.