Zer egin entrenamendu edo partidetan inzidentzia/istripua gertatuz gero
Eskola-ordutegian izanez gero, Ikastolako Erizaindegira abiatuko da jokalaria dagokion prozedurari jarraitzeko.
Eskola-orduetatik kanpo bada (entreno bereziak, partidak, txapelketak…):
Talde Federatuak:
-
- Futbola: Lurralde maila, Gazteak eta Kadeteak (DBH 3-tik aurrera): jokalaria Virgen Blanca osasun-zentrora joango da, ahal dela jokalari-fitxarekin; fitxa entrenatzaileari eskatu. Ustekabea Eskola Kiroleko arduradunari eta futbol koordinatzaileari jakinaraziko die (futbola@lauroikastola.eus) eta eurek partea helaraziko diote beharrezko datuekin betetzeko, bestela koordinatzaileak berak beteko du online eta bidaliko du klinikara. Denboraldia bitartean jokalariak Virgen Blanca klinika joango dira (irailaren 4tik ekainaren 30era); eta denboralditik kanpo, Zorrozaurre klinikara (uztailaren 1etik irailaren 3ra).
- Saskibaloia: Senior, Gazteak eta Kadeteak (DBH 3-tik aurrera): Osakidetzako osasun-zentrora joango da beti jokalaria. Bertan, jokalari-fitxa aurkeztuko du (entrenatzaileari aplikazioan daukan fitxaren irudia eskatu) eta bere kasua azalduko du. Lehenengo arreta BETI izando da Osakidetzan. Osteko probak, erreabilitazioa edo tramiteak beste zentro batean izango dira, ekintzako koordinatzaileak zuzendutakoa.
- Urpolo: Senior, Gazteak, Kadeteak eta Gaztetxoak (DBH 1-etik aurrera): Koordinatzaile (multikirola@lauroikastola.eus) edo entrenatzaileari lesio-partea, talonario eta dokumentuak eskatu eta bete behar dira. Ostean, itudun-zentroetako zerrendatik bat aukeratuko dute, horra joateko fitxa eta lesio partearekin batera.
Talde eskolarrak:
Edozein istripu edo inzidentziarik egonez gero, Osakidetzako osasun-zentrora joango da beti. Bertan, Eskola Kiroleko ekintza batean gertatutakoa izan dela azaldu eta arreta emango diote.
Oharra aseguru pribatuen inguruan:
Norberaren aseguru pribatura joateko aukera dago beti. BAINA kontuan izan arreta eta tramiteak bide horretatik hasiz gero Foru Aldundiak eskainitako arretari uko egiten diozuela.