Passion for Knowledge: Batxilerreko zortzi ikaslek hartu dute parte
Urriaren 3an 2. Batxilergoko zortzi ikaslek Passion for Knowledge jaialdiko jarduera garrantzitsuenetako batean parte hartu dute: Aixa Arregi, Gaizka Bermejo, Aritz Iradier, Ander Puentes, Iñigo Zeberio, Paule Fano, Itsaso Mendia eta Naroa Unzilla EHU-UPVko Bilbao Aretoan izan dira top@DIPC – Zientziarekin solasean! topaketan, ezagutza eta jakinminaren jaialdian.
Bertan Donna Strickland eta George Smoot Fisikako Nobel saridunak entzuteko aukera paregabea izan dute.



