Paul eta Gorka Aurrek Lehen Hezkuntzako ikasleei azaldu diete euren proiektua

Lehen Hezkuntzan “Euskara eta euskal-komunitatea” proiektua garatzen dugu, zeinetan Ikastolako gurasoek parte hartzen duten euren lanbide zein afizioak ikasleei azaltzen. Oraingo honetan, bi ikasle-ohi bertarau zaizkigu, Paul eta Gorka Aurre, euren proiektua 5. eta 6. mailetan azaltzera.

Paul eta Gorkak Gurutz Gorriko txalupentzako motor berri bat asmatu eta patentatu dute eta Ikastolako irakasleen esanetan, hitzaldi bikaina eman dute, interesgarria oso eta adin honetako ikasleei ezin hobeto azalduta.

Proiektu hau “Bilbo Ekintza” ekimenaren barne dago eta Paul eta Gorkaren tutoreak ere etorri dira hitzaldiak ikustera (DEMOLA ekimena). Duela gutxi, prentsan ere agertu ziren gure Facebook-ean islatu genuenez: IKUS Deia egunkaria.

Paul Aurreren ikerketa eta ekintzailetza ibilbidea Ikastolan hasi zen, bera izan baitzen 2009 urtean FLL lehiaketan parte hartu eta Atlantako mundu mailako finalera heldu zen taldeko partideetako bat. Eskerrik asko Aurretarrei, eta ekin!

 

IMG_3631 IMG_3633


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.