GURE JAKINTZA, GURE ASKATASUNA
Prestakuntza integrala Lauro Ikastolako ikasketa planen, ekintza osagarrien eta Eskola Kirola, Kultur ekintza eta Hizkuntzen oinarria da.
Euskal ohitura eta kulturan eta giza- eta talde- eta banakakoen eskubideetan inspiratua dago.
Ikasleak euren ikasketaren eta garapen pertsonalaren protagonista nagusiak dira, ondoko printzipioari jarraituz:
Euren garapen prozesuan errespetatuak eta lagunduak dira, eta dibertsitatearen arabera atendituak, adinaren eta gaitasunaren araberako erantzukizunak bereganatzeko eta ikasketan aurrera egiteko:
- Ikasi, ezagutzaren garapenerako metodoak barneratuz eta jakinmina landuz.
- Aktiboak izan eta ekimena eta kreatibitatea garatu.
- Komunikatu: informazioa oinarri eta testuinguru ezberdinetan lortu eta bere erabilera ezberdinetan tratatu, Lauroko kurrikuluko hiru hizkuntza behikularretan.
- Euren buruak ezagutu eta pertsona erantzule eta norberaren irizpidedun bezala garatu.
- Aniztasun interkulturalean elkarbizi eta ideia eta sinesmen ezberdinak errespetatu, eta munduko baliabideak erabili garapen jasangarri baten barruan.
- Elkarlanean eta talde-lanean aritu, instituzioaren izaera kooperatiboa kontuan izanik.
Hau da, ikasten ikasi, egiten ikasi eta izaten ikasi lelopean: