Rober Swartz Ikastolan, irakasleekin coaching saioak burutzen eta barruko aholkulariak prestatzen

Duela lau ikasturte, pentsamendu gaitasunak lantzen duen metodologia ezartzeko prestakuntza hartzen hasi ziren Lauroko irakasleak NCTTren eskutik, National Centre of Teaching Thinking, alegia. Erakunde honen burua eta TBLaren sortzailea, Rober Swartz, Ikastolan dago aurten ere, gure irakasleen coaching saioak burutzen.

TBL (Thinking Based Learning – Pentsamentu gaitasunak) metodologiaren helburua, ikasleak pentsatzaile eraginkor bilakatzean datza. Pentsatzeko gaitasuna era egokiz garatzea ezinbestekoa da, erabaki batzuk edo besteak hartzerako orduan, eta emaitza batzuk edo besteak lortzeko bidean. Irakasleen helburua izango da, beraz, ikasleek pentsatzeko gaitasuna erabiltzeko egoerak sortu eta praktikak burutzea.

Egun hauetan Robert Swartz eta Viridiana Barban bere kolaboratzailea gurekin daude ikastolako TBL aholkulari izango diren irakasleen formakuntzako azken fasea burutzen. Modu honetara, pentsamendu trebetasunetan ikastola barruko aholkulariak izango ditu, metologiaren aplikazioarekin aurrera jarraitzeko oso lagungarria izango dena.

DSC05235 DSC05240 DSC05282

Ondoren, Rober Swartzen metodologiari buruzko artikulu eta bideoa txertatzen dizuegu, hurbilagotik ezagutu dezazuen.

Todos los estudiantes pueden ser grandes pensadores

 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.