Salgai futbol lurralde taldeko kamiseta
Denboraldi hasieran informatu genuenez, aurten, lehen aldiz Lauroko ibilbidean, ikasle-ohiez osotutako futbol taldea dugu Lurralde kategorian.
Taldearentzako kamiseta berria definitu zen, lehen euskal selekzioetan inspiraturik, Lauroko talde federatuetan ohikoa izan denez, eta ikasle-ohien taldeak eginiko iradokizunez osotua.
Arro gaude emaitzarekin eta kamisetok salgai dituzue Behekosoloko on-line dendan, eta kiroldegian bertan batu ditzakezue, Lauro Ikastolaren izena zelaiz-zelai eramateko.
Animatu zaitezte! Erosi eta oparitu Gabonetan!


