Sukaldeko auditoretzaren emaitza: “Aldekoa, goiko mailakoa”

Abenduan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko aldizkako ikuskaritza izan genuen Ikastolako Sukaldeko instalazioetan. Ikuskaria bertaratu eta Sukalde eta Zerbitzuetako arduradunekin elkartu zen gure instalazioak eta prozedurak aztertzeko.

Urtarrilean helarazi digute dagokion txosten teknikoa eta balorazioa “ALDEKOA, GOIKO MAILAKOA” izan da. Auditoriaren laburpen bezala, ondokoa adierazi digute: “Nabarmentzekoa da lantalde arduradun osoaren konpromiso handia, bai eta inplikatutako langile guztiena ere, bai elikagaien segurtasunari eta iraunkortasunari dagokienez, bai eskola-jantokiko zerbitzuan etengabeko hobekuntza-prozesuak eta II. taldeko plater prestatu ez-industrialak aplikatzeari dagokionez.”

Ikastolak duela urte batzuk segurtasun-protokolo bat zehaztu zuen jantoki-zerbitzuan gas-hornidurarik ez dagoen kasuetarako, eta “back-up” menu bat ezarri zuen erabiltzaile guztientzat. Beraz, txosten hauetan gehitu ohi diren hobekuntza-ekintzei dagokienez, beste segurtasun-menu bat ezartzea gomendatu zaigu, eremu berri gisa, menuak egiteko beharrezkoa den ur-hornidurarik ez badago. Ikastolak menu desberdinetako prozeduretako segurtasun-protokoloa eguneratu du, eta turbimetroa erosi ur-hornidura berreskuratu ondoren uraren egokitasuna bermatu ahal izateko.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.