Taper solidarioa: Lauro Ikastolak AUNARekin kolaboratuko du
Aunar Elkarteak, lukrorik gabeko ONGak, “Taper solidarioa” proiektua aurrera darama jatetxe eta ikastetxeekin elkar lanean arituz. Baztertze arriskuan eta janaria lortzeko laguntza behar duten pertsonekin lan egiten du eta Lauro Ikastolak kolaborazioa sinatu du eurekin, Bizkaiko lehen Ikastola izanik.
Urritik aurrera, Lauron prestatzen diren menuen litezkeen soberakinak egunero eramango dituzte eta eurek arduratuko dira batu, garraiatu eta banatzeaz.
Aunar Elkarteari buruzko erreferentziak ikusi nahi izanez gero, ikusi euren Facebook orrialdea.
Urriaren 6an Radio Euskadiko Boulevard programak Martin Iturbe elkarrizketatu zuen, Lauro Ikastolako giza-konpromisoko arduraduna.