The Future Game, zeintzuk dira gazteen etorkizunari buruzko erronkak eta beldurrak?

Urtarrilaren 26an, DBHko 3. eta 4. mailako ekoordezkariak Bilboko BBK aretoan izan ziren, The Future Game ekitaldian parte hartzeko, Asier Etxebarrieta irakasleak lagunduta.

The Future Game prozesuan, 16.000 gazteek etorkizunari buruz dituzten erronka eta beldurrak aztertu dira inkesten bitartez, eta emaitza adierazgarrienak plazaratu dira. Hauen artean azaldu dira teknologia berriak, aldaketa klimatikoa, inklusioa edota gaixotasun mentalak.

Teknologia berrien gaiari jarraituz, 21 egunetan zehar gazte talde batek egindako esperimentu batzuei buruzko gogoeta egin dute, bakoitzak prozesua nola bizi izan duen azalduz.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.