Tximeleta eta intsektuen oasia, txorientzako janlekuak,… Garapen Iraunkorreko Helburuak bultzatzeko jarduerak LHn
Agenda 2030 Planari dagokionez, NBE-Nazio Batuen Erakundeak (ONUk) proposatutako iraunkortasunerako 17 helburuak oinarritzat hartuta, jasangarritasuna lantzen jarraitzen dugu eta Lehen Hezkuntzako jarduera berri batzuk aurkeztu nahi dizkizuegu:
Tximeleta eta intsektuen oasia
Gure ingurune naturala aprobetxatuz, eta gure biodibertsitatea dibertsifikatu eta aberasteko, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek “Tximeleten eta intsektuen oasia” izeneko espazio berria diseinatu, prestatu, erein eta margotu dute, Baratze-Esperientziak izeneko asteroko tailerrean, irakasleen, mantentze-lanetako langileen eta lorezaintzako enpresa laguntzailearen laguntzarekin. Espazioa prestatzeko proiektuaren hasieratik, ikasleek beharrezko zura eta harri-apaingarriak bildu zituzten Ikastolaren inguruan, eta, ondoren, lorategi eta basoko loreekin oasia osotu zuten. Gune hori intsektuentzako etxeekin osatu zen, eta orain ureztatze-sistema amaitzen ari dira, hesiak margotzen eta fauna eta florari buruzko informazioa ematen duten kartelak egiten.
Oasi hau dagoeneko sendotuta dauden “Baratza” eta “Eskola-sukalde” proiektuei gehitzen zaie, eta aurrerapausoa dira Ikastolak Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) hobetu eta bete ditzan, zehazki 11.ena “Hiri eta komunitate jasangarriak”; eta 15.ena, “Lehorreko ekosistemetako bizitza”.
Proiektu hau epe-luzera definitu da, denboran irauteko, ikasleek behaketa eta ikerketarako gunea izan dezaten, eta beste jarduera batzuk ere gehitzen joango zaizkio, besteak beste, bertoko fruta-arbolen landaketa.
Paleekin egindako birziklaketa edukiontziak
Ideia hau “GIH sentsibilizazio astea”n jarri zen abian Lehen Hezkuntzan, helburu nagusia birziklaketaren garrantzia eskola-komunitate osoarentzat agerian jartzea izanik. Jarduera honen helburuak izan dira:
- Etapako ikasle eta irakasleen inplikazioa lortzea, bai eta mantenuko pertsonalarena ere.
- Egurrezko estrukturak birziklagarriak diren elementuekin bete, denbora luzean irauteko moduan.
- Hondoko GIHak hobetu: “3.ena, Osasuna eta Ongizatea”; eta 11.ena, “Hiri eta komunitate jasangarriak”.
Estrukturak paleekin eraiki dira eta 5. eta 6. mailetako Eko-ordezkariek margotu dituzte; betetzeko, 1. eta 2. mailetako ikasleek ekarritako material berziklagarriak erabili dira. Jarritako infografiak ikasleek eginikoak dira, Lehen Hezkuntzako 3. zikloan burutu den lehiaketaren ondorioz hautatutakoak, alegia.
Txorientzako etxe-janlekuak, material birziklatuz eginak
Jarduera hau ere “GIH sentsibilizazio astea”n burutu zen Lehen Hezkuntzan, 1. eta 2. mailetako ikasle eta irakasleen parte hartzearekin, birziklagarriak diren materialak erabiliz eginak (tetrabrik, kartoia, egurra, sokak, kartulinak,…) eta 15. GIHa hobetzeko asmoarekin, hau da, “Lehorreko ekosistemetako bizitza”.
Txorientzako etxetxo hauek lehen zikloko eremuetan jarri dira, maila hauetako ikasleak izan daitezen inguruko hegaztientzako janaria ekarri eta jartzeko arduradunak.
Terrarioak
Jarduera hau 3. mailako ikasleek eta irakasleek planifikatu eta martxan jarri zuten, ondoko helburuekin:
- Gure inguruneko ekosistema ezagutu eta sentsibilizatu, bereziki landare eta intsektuei dagokienez.
- Ikasleak terrarium bat egiteko zereginean trebatu bai eta bere funtzionamenduan ere.
- GJH 15. helbua sustatzen lagundu, hau da, “Lehorreko ekosistemetako bizitza”.
Terrarioak egiteko edukiontziak 2. zikloko esperientzia gelatik hartu izan ziren eta beharrezko materialak, gure ingurunean: goroldioa, landareak, egurrak, harriak, intsektuak etab.