Txorierriko jardunaldi teknikoetan izan dira Lauroko ikasleak
Martxoaren 30ean EA2030 proiektuaren barne, Derioko Nekazaritza Eskolan ospatzen den Txorierriko jardunaldi teknikoan parte hartu du Lauro Ikastolako LH 6. mailako eta DBH 1. mailako ikasle talde batek, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera. Bertan, 1. Garapen Jasangarrirako Helburua ardatz izanik, Pobrezia desagerraraztea, alegia, ikasleek Caritas elkarteko kide baten hitzaldia jaso dute. Jarraian gure ikasleek Lehen Hezkuntzan antolatzen den azoka solidarioa azaldu dute.
Beste ikastetxeek egindako ekarpenak entzun, eta nekazaritza eskolatik bisitarekin amaitu da jarduera.
Eriz Kaminero eta Asier Etxebarrieta irakasleek lagunduta, jardunaldian parte hartu duten ikasleak izan dira: Garazi Berroya, Nahia del Rio, Laida Elexpuru, Jone Esturo, June Gerenabarrena, Irati Larburu, Aritz Monaco, Guillermo Quilez, Eneko Ugena, June Uriarte, Mikel Yarza. Zorionak egindako lanagatik!