Udako kanpusak, egoera berrira egokitutako eskaintza: hizkuntzak indartu eta kirola

COVID-19ak eragindako egoera dela eta, hurrengo faseetan udako jarduerak burutu ahal izango direla ikusirik, Behekosoloak eskaintzen dituen kanpusak eguneratu ditugu, hiru helburu nagusiekin:

  • Datorren ikasturtearen hasierari begira, euskara eta ingelesa indartu.
  • Kirola egitea.
  • Neska-mutilen beharrizan emozionalei erantzutea: Ikastolara etortzen hasi, beste umeekin kontaktua, egoera berrira egokitu, etab.

Segurtasun eta higiene neurriak definituta ditugu “Kontingentzia Plana”ren bitartez, eta izena ematerakoan informatuko zaituztegu. Ikastolako espazio zabalak kontuan izanda, jarduerarik gehienak kanpoko instalazioetan burutuko dira, beti ere aforo kopuruak errespetatuz.

Eskaintza ikusteko KLIKATU HEMEN.

Izen-emate epea: ekainak 14, igandea.

Lauroko bazkideak: Alexian izena emateko, kanpusa aukeratu “Eskolaz kanpokoak” atalean (gogoratu txanden matrikulak banan banan egin behar direla).


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.