Udan ere pantailetan euskaraz gozatu!
Oporretan gaudela, gure ikasleek pantailak ohi baino sarriago ikusten dituztela badakigu. Horregatik, opor hasieran egonda, Ikastolatik euskaraz zer eta nola ikusi erakutsi nahi dizuegu, hemen edo kanpoan egonda, klik batera izateko.
- EITBk EITB nahieran aplikazioa berritu du eta bertan modu erraz-errazean edukietara sartzeko aukera ematen digu. Hauek, estekak: ANDROID, IOS. Bertan, haurrentzako atal berezia dago. Gainera, ikusitakoa jarraitzen ikusteko aukera izango dugu, bestelako plataforma digitaletan bezala.
- Horrez gain, Euskaltelen erabiltzaileak bazarete, jakin replayteka barruan ere euskarazko edukiak berriro ikusteko aukera dagoela, euskalteka atalean.
- Amaitzeko, gogoratu euskara planaren barruan ere ikus-entzunezko propioak sortzea lehenesten dugula. Gure ikasleek egindako Telelauro katea adibiderik argiena da. Bertan, ikasleen lauro20.eus kontuaren bitartez edukietara sartu ahal izango zarete: erronkak, musika, sukaldaritza, tutorialak… DBHko Kalakari ikasleek ikasturte honetan, 6 atal dituen telesail txikia eta guzti egin dute BITARTEAN. Ez galdu aukera, mundiala da eta!
Eta ez ahaztu musikaz gozatzea ere! Bilduma galanta egin dute Kalakariko ikasleek eta bideo honetan batu: