UNICEFek Antolatutako “Nigerrerako Tantak” kanpainan parte hartzen dugu
Uraren egunarekin bat eginez, martxoaren 22a
Urak eskolara eramaten gaitu
Gizarte-integrazio hoberako elkarlana eta beharrizan gehien duten pertsonekiko solidaritatearen kulturaren hedapena gure Hezkuntza Proiektuan agertzen dira. Horregatik, UNICEFek antolatzen duen kanpainan parte hartuko dugu: “Nigerrerako Tantak, V Lasterketa”.
Honen helburua Nigerreko haur behartsuenak eskolan ura eta saneamendu egokiak izanda, bertan urte gehiago ikasi eta hezkuntza maila hobea lortzea da; batez ere, neskak.
Bi alde lotu nahi ditugu: batetik, laguntza ekonomikoa, parte hartzeagatik ikasle bakoitzak 1€ emango baitu; eta bestetik, esfortzu fisikoa, sinbolikoki baino ez bada ere.
Egun honetan, kirol jarduerak antolatzen ditugu Ikastolan bertan, ordu batez maila bakoitzean: zaku-lasterketa, sokatira, etab.