Urpolo gaztetxoen mailako neskak, lehen aldiz Espainiako Txapelketan

Ah zein txapeldun taldea! Historian lehen aldiz Lauro Ikastolako talde batek bere diziplinako Espainiako Txapelketa batean hartu du parte: Urpolo gaztetxoen mailako neskek asteburu oso berezia igaro dute Malagan, estatuko talderik onenekin lehian.

Jokalariak izan dira: Garazi Amutio Gascón, Arrate Aramburu Tato, Olatz Barrena Alzaga, Juen Bengoa Urretxaga, Ane Bikandi Alava, Amaia Gil Argatxa, Aiala Gutierrez Gonzalez, Nora Irizar Rodrigo, Lola Nanclares Angulo, June Querendez Erauzkin, Izaro Subinas Villanueva, Ane Tabernero Bilbao eta Amaia Uriarte Ansorena

Ez da txapelketa erraza izan, baina gure neskek euren bertsiorik onena eman dute eta garaipena lortu dute azken partidan. Horri esker, aho zapore ezin hobearekin agurtu dute Malaga. Gure entrenatzaileek, Iñakik eta Inaziok, talde honekin sentitu duten harrotasun guztiaren berri eman digute.

Emaitzak alde batera utzita, Lauroko neskak dira gure txapeldunak! Ikastola etxetik urrun ordezkatu dute, ahalik eta modurik onenean, eta argi utzi dute guk ere gure herrian ditugun jokalari onenen aurka lehiatzeko gai garela.

Zorionak egindako lanagatik!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.