Xabier Egaña artistaren bisita Laurora, bere artelanak ikustera

Abenduaren 9an Xabier Egaña (Getxo, 1943) artista bertaratu zaigu Lauron burutu zituen artelanak bisitatzera, bereziki, igerilekuko hormairudia eta Batxiler eraikineko Paraninfokoa, bereziki.

2000 eta 2004 urte bitartean, Xabierrek beste lan batzuk ere burutu zituen Ikastolan: hala nola, Batxiler eraikineko sarreran dagoen egurrezkoa, Agorako margo abstraktoa, beste hormairudi bat Haur Hezkuntzako sarreran, jolastoki eta eraikinetako sarreretako kolore diseinuan parte hartu zuen eta berea da Behekosoloa Kiroldegiko logoa.

Artista bizkaitarrak oraintsu amaitu berri du bere azken erakusketa, Gasteizen, ‘La Vida no basta’, bere ibilbide sortzailearen 50 urte baino gehiago batu izan dituena, alegia.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.