Lauro Ikastola, Koop. E., familien hezkuntza kooperatiba da, euskaraz, bere seme-alaben heziketa integrala eta nortasunaren garapena helburu dituena
- Euskal tradizio eta kulturan oinarrituz, ikasleek euskara ikasi, landu eta eguneroko bizitzarako erabil dezaten sustatzen du.
- Heziketa hau, pertsona ardatz bezala hartuta, giza-eskubideen errespetuan eta gizarte demokratiko batean ezaugarri diren hiritar baloreetan oinarritua dago. Pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan, eta euren inguru eta munduaren hobekuntzan parte hartzeko prest egon daitezen.
- Gurasoek parte-hartzen duten proiektu euskaldun, eleanitz, dibertsifikatu eta berriztatzaile honen ezaugarri dira ikaslearen jarraipen pertsonalizatua, aniztasunaren trataera eta kurrikulumaren aberastasuna, ikasleari bere bizitzako egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko konpetentziak lortzen laguntzeko.
Ikuspegia: Izan zirelako gara, garelako izango dira
- Kooperazio eta elkarlana dira gure iparorratza. Guraso, irakasle eta ikasleon elkarreraginez, norberak bere onena ematen du.
- “Gure jakintza gure askatasuna”. Ikasleak erabaki askeak hartzeko prest daude, baloreetan eta jarreretan sustraituz, zoriontasunerantz.
- Euskaraz bizi gara. Euskararekin bat, arnastu, amestu eta gozatu egiten dugu.
Baloreak: izaera eta nortasun propioa, hezkuntza-eredu, kudeaketa eredu eta kultura propioa garatuz
- Euskal tradizio eta kulturan oinarritutako heziketa.
- Izaera pluralista, integratzailea eta ez diskriminatzailea.
- Ikasleak beren ikaskuntza eta gizarteratze prozesuen protagonista aktiboak izan daitezen bultzatu.
- Norbanako eta taldeko giza eskubideen errespetuan oinarritutako heziketa, ikasleen prestakuntza morala eta etikoa zainduz.
- Gizartearekin konprometitua, inguruko hezkuntza premiei ahal bezain ongi erantzunez, jasangarritasuna eta euskal hezkuntza sistema hobetzen lagunduz.
- Berritzailea, eskaintzen dituen zerbitzuetan eta barne kudeaketan.
- Hezkuntza komunitate osoaren (ikasle, familiak eta pertsonala) elkarlana eta parte hartzea, erakundearen kudeaketan eta eskola prozesuetan: koerantzukizuna.
- Talde profesional kualifikatu eta konprometituaz osatua, etengabeko konpetentzien eguneraketa landuz.
- Kooperatiba izaera.