Zer ospatzen dugu Gau Beltzean? Edo Arimen gauean?
Urriaren 31n neguko solstizioa hastearekin batera, jatorri zeltiarra duten hainbat erritu egin izan dira Europa osoan, baita Euskal Herrian ere, urtearen heriotza, uzta bilketa eta hildako senideen oroimena ospatzeko. Errito paganoak, beranduago, erlijio katolikoak egokituko zituenak.
Herri bakanetan ohitura batzuk mantendu izan dira, hala nola, kalabazak edo arbiak hustu, aurpegi itxura eman, kandela txiki bat sartu eta bide bazterretan argiztatuta uzten zirenekoak; eske-errondak, bertsotan atera, etab. Baina beste asko urteetan zehar galtzen joan dira, egiten zenaren ezagutza galtzeraino.
Izan ere, irlandarrek Ameriketara eramandako ohitura hauek, bertan indartu eta ospetsu bilakatu dira, baina beste balore eta kutsuarekin.
Duela urte batzuk, jatorriko ospakizunak berreskuratzeko lana egiten ari dira hainbat elkarte, eta Ikastolan ere lanean dihardugu, bereziki oinarrian zeuden baloreak berreskuratu nahaian. Gau beltzaren jaiak euskal kulturaren ikuspegitik lantzeko aukera ematen digu: naturaren atxikimendua, beldurrei buruz hitz egin, heriotzaren gaia atera, auzolana, euskal produktuak edota euskal musika jorratzeko ere bai.
Gau Beltza urriaren 31n ospatzen da Euskal Herrian eta gure ikasleek bertatik bertara bizitzeko aukera izango dute, Ikastolako etapa ezberdinetan, hainbat jarduera, ekintza eta komunikazio burutzen ari baikara transmizio lan hau eginez, gaurko errealitatera egokituz: kalabazak hustu, kandelak piztu, trapu zaharrekin mozorrotu…
Ondoren, 2019 urtean DBHko KALAKARI Taldeak Haur Hezkuntzako ikasleekin burututako jardueren bideoa gehitzen dizuegu, adibide gisa; bai eta informazio gehigarria ere, webgunea berezituek argitaratutako edota Ikastolan ikasleen esku jarri ditugunak material ezberdinekin (tesuak, kantak,…).