Ziberbizitza, ziberbizikidetza: Internet eta HIKT erabilera seguru eta arduratsuaren alde
DBH 1. eta 2. mailako gurasoek orientabide hitzaldia izan zuten azaroaren 26an, Igor Gaminde Garridoren eskutik, hogei bat guraso bertaratu zirelarik.
Gaiak izan ziren: zibersegurtasuna, pribatasun eta identitate digitala, bideo-jokoak eta sare-sozialak, noiz erosi baliabide eta gailu teknologikoak, arautegi legala edota penala baliabide teknologiko eta digitalen erabilera desegokien inguruan, zein da beharrezkoa dugun erabilera hezkuntzazko eskola-helburuak lortzeko eta eskolaz kanpoko erabilera sozialaren arteko ezberdintasuna, teknologiaren menpekotasuna.
Ondorio nagusienak izan ziren:
- Gomendio orokorra: debekuak ez du inora eramaten. Erabili nahi badute, topatuko dute egiteko bidea.
- Bideojokoak: bi multzotan banatu zituen: adinerako guztiz desegokiak direnak (normalean, +16 urterako direnak) eta besteak. Azken hauek ere badituzte alde txarrak, esaterako erosketak egin ahal direla eta chat-ak dituztela munduko edonorekin hitz egiteko. Beraz, gomendioa da, beti hurbil egotea jolasten daudean, eurekin jokoak komentatzea. Ez debekatu, beti topatutako dute zelan jolastu.
- Eskuko telefonoa: 12 urteak baino lehen ez; baina adin horretatik gora beharrizan soziala dute eta ez izatea kalte handiago izan daiteke izatea baino. Mugikorra ematen denean, beti guraso-agintearekin (App ezberdinak azaldu eta gomendatu zituen).
- Konfidantzazko giroa eraiki: txikitatik oso garrantzitsua, eurekin gai hauetaz hitz egin, hurbil egon, denbora inbertitu, … konfidantza izan dezaten etorkizunean, bereziki nerabezaroan, gurekin informazioa partekatzeko.