Zientziarekin solasean! Batxilerreko ikasleak

(Argazkian, Lauroko ikasleak, María Martinón-Torres paleoantropologoarekin)

Urriaren 4ean, ostirala, Batxilerreko sei ikasle, lehen eta bigarren mailakoak, Guggenheim museoan izan diren “Top@dipc-Zientziarekin solasean!” Topaketetan, Donostia International Physics Center (DIPC)-ek antolatzen duen Passion for Knowledge 2019 jaialdiko jardueren artean. Ander Urteaga, Nerea Del Olmo, Julen Roteta, Iñigo Goiriena eta Naroa Etxebarria, Esther Atela irakasleak lagunduta bertaratu ziren.

Saio horretan Alber Fert fisikaria, Nobel sariduna 2007an, María Martinón-Torres paleoantropologa eta Cristophe Rossel fisikaria izan ziren Bilbon, Pedro Miguel Etxenike moderatzaile lanetan aritu zelarik.

Ikasleek, aurretik burututako lan boluntarioaren ostean, galderak planteatu zizkieten puntako zientzialari hauei euren esperientziak hurbil-hurbiletik ezagutzeko aukera izateko, eta beraiekin solasean aritu izan ziren giro apartean. Zorionak egindako lanagatik!

Lauro_topadipc 3 Lauro_topadipc 2 Lauro_topadipc 4


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.