ZTEAM erronka berria Industri Teknologia eta Marrazketa Teknikoan, GESTAMP enpresarekin elkarlanean
Innobasque-ren eskutik, ZTEAM proiektu berri batean sartzeko aukera izan dugu, STEAM Sare Bokazio zientifiko-teknikoak sustatu ikastetxe eta enpresen arteko elkarlanaren bitartez, hain zuzen. Lehen Batxilerreko Industri Teknologia eta Marrazketa Teknikoa jakintzagaiak lotuz burutu dugu, eta helburua da ikasleak teknologia, matematika, enpresa eta zientzia mundura hurbiltzea, benetako enpresa baten nondik-norakoak ezagutuz eta lan praktiko bat eginez.
Lauro Ikastolari GESTAMP enpresa egokitu zaigu eta dagoeneko aurkezpen saioak burutu ditugu enpresako kontaktuekin eta Ikastolako helburu, eduki, nahiak edota jakin-nahiak ezagutzen dituzte.
Martxoan izandako saio-telematikoaren bidez, GESTAMPeko ingeniari batzuk erronka bat proposatu diete Industri Teknologia eta Marrazketa jakintzagaiak dituzten ikasleei, eta hauek, taldeka, erronka hori bideratuko dute ebaluaketa honetan zehar eskatutako pieza ordenagailuz diseinatu, material eta fabrikazio prozesuen aukeraketa, aurrekontua egin eta 3D inpresora bidez sortuz. Diseinuak GESTAMPeko arduradunei aurkeztu beharko zaizkie.