Zure ilea eman nahi duzu? Ikastolan lagunduko dizugu

IMG-0593DBH 1.mailako ikasleek Ethics ikasgaian landu duten “Mechones Solidarios” (“ile-motots solidarioa”) izeneko ekintza zabaldu nahi dute ikastolako guraso, irakasle eta ikasleen artean, geletan ere aurkezpena egin dutelarik.

“Mechones solidarios” ekimenak gaixo dauden eta ileordea behar duten pertsonei laguntzen die. Parte hartu nahi baduzu eta zure ilea eman nahi badiezu, Ikastolan lagunduko dizugu, guk batuko baiditugu ile-mototsak eta bidali.

Zelan egin dezakezu? Ile luzea baduzu, zure ohiko ileapaingian ebaki:

  • 14 urte baino gutxiago baduzu, gutxienez 20 zm.ko mototsa; 15 urtetik gora, 30 zm. gutxienez.
  • Ulea garbi eta ziku egon behar da.
  • Moztu aurrretik ile-motots edo txirikorda bat egin.
  • Ilea kimikoki tratatuta egon daiteke (tintatuta, permanentearekin,…).
  • Edonork emon dezake bere ilea (gizonezkoek, emakumezkoek, umeek…)

Bilketa Ikastolan: maiatzaren azken astean, 27tik 31era, hurbildu DBHko ingeles mintegira, bertan batuko dugu.

Animatu zaitez, aurreko urteetan beste ikasle batzuk egin duten modura!!!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.