Sukalde eta sukaldari propioak ditugu. Ikastolan bertan sukaldatzen dira nutrizionisten aholkularitzaz definitutako menuak.
Jantoki zerbitzuaren helburuak
Jantokia eskola-espazioa ere bada, eta zerbitzua Lauroko Hezkuntza-Kurrikuluaren barruan integratuta dago.
Helburu espezifikoak
- Bizitza osasuntsua izateko elikadura osasungarria behar izateari buruz sentiberatzea.
- Elikagaiak pertsona guztientzako beharrezkoak direla eta urriak direla jabetzea.
- Mahaian higiene-ohitura eta gizarte-arau egokiak hartzea eta praktikatzea erantzunkidetuz.
- Etxeko lanei begira jarrera positiboak hartzea eta, era berean, jantokiko lan zehatz eta espezifikoetan parte hartzea.
- Munduko herritar bat dela jabetzen laguntzea eta mugak eta egon daitezkeen arriskuak ezagutzea.
- Beharrezkoak ez diren hondakinak ez direla sortu behar ohartzea.
Jantokiko arau nagusiak
- Jantoki zerbitzua ikasturte osorako kontratatzen da eta bakarrik da hautazkoa Batxilerrean.
- Ikasle bakoitzak erabiltzen dituen tresna, mahai, jesarleku eta eremuaren erantzukizuna izango ditu eta bere erabilera egokiaz arduratuko da.
- Janari guztia mahaian jango du ikasleak, postrea barne, eta jakiak ez dira jantokitik aterako.
- Ikasle bakoitzak jantoki arduradunarengana zuzendu beharko ditu bere eskabideak eta, halaber, arduradun horrek ematen dizkion oharrak jarraitu, eta errespetuz hitz egingo du eurekin.
- Eskolaldietan lantzen dihardugun elika-hezkuntzak interferentziarik izan ez dezan, ez eman zuen seme-alabei gozoki edo bestelako litxarreriarik eskolan dauden bitartean.